Herriko lokalak txukundu ditu Lizartzako Udalak

Ataria 2020ko otsailaren 18a

Gunean, egoitzan eta udaletxeko areto nagusian txukunketa lanak egin dituzte azken hilabeteetan; hurrengo helburua ikasteko gune isila prestatzea izango da.

Azken hilabeteak herriko lokalak txukuntzen pasa ditu Lizartzako Udalak. Batetik, gunean, ispilua jarri eta pintaketa lanak egin dituzte hiru geletan. Bestetik, egoitzan, argiteri berria jarri dute eta pintatzeko aprobetxatu dute. Azkenik, udaletxeko areto nagusian argiteri berria jarri dute eta pintaketa lanak ere egin dituzte. Mahai eta eserleku berriak jarri dituzte, gortina berriak eta ikus-entzunezko aparatua muntatu dute.

Dagoeneko, buruan dute hurrengo helburua: liburutegi ondoko gelan, ikasteko gune isila prestatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!