Inauteria hartzeko mozorroak prestatu dituzte lizartzarrek

Ataria 2020ko otsailaren 6a

Gibela dastatuz hasiko dituzte inauteriak, larunbatean, lizartzarrek; ekitaldi gehien dituzten asteburua, ordea, hurrengo astekoa izango da eta «prest» dira dagoeneko.

Aurtengo inauteriei ongietorria larunbatean emango diete Lizartzan. Garazi Esnaola antolatzaileak azaldu duenez «gogotsu» daude festa egunak iristeko.

Urteroko hitzorduak mantendu egingo dituztela esan du Esnaolak. Baina aurten badute berritasun bat: otsailaren 16an egingo dituzten Lizartzako Inauteri Dantzetan talde bat gonbidatu dute: «Astigarragako Astigar Dantza Taldeko kideak datoz aurten, gure herriko dantzak ikasi baitituzte azken urte hauetan, eta denok elkarrekin dantzatzea da asmoa».

EGITARAUA

Otsailak 8, larunbata

12:00. Inauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz.

Ondoren. Antzerkia eta Otsolar Dantza Taldearen emanaldia.

Otsailak 14, ostirala

14:15. Eskolak antolatuta mozorro festa. ondoren, kalejira.

Ondoren. kalejira.

Otsailak 15, larunbata

07:00. Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik, dantzari, txantxo eta txistulariekin. Diana abestuz hasiko dute inauteria.

07:30. Puska biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin, ospeletik.

10:00. Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko.

12:00. Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Joxe Mariko aparkalekutik.

13:00. Inauteri partaide guztien kalejira, Arrateko zubitik irtenda.

Ondoren. Elkarrekin bazkalduko dute frontoian.

18:00. Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejira eginez plazara jaisteko. Bertan, sagardotegi ezberdinetako sagardoa dastatzeko eta Lizartzako talogileek egindako taloak jateko aukera izango da.

Otsailak 16, igandea

11:00. Meza nagusia.

Ondoren. Hamaiketakoa plazan.

12:00. Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen, gurdi mozorro eta gainerakoekin batera.

Ondoren. Lizartzako Inauteri Dantzak, plazan. Talde gonbidatua: Astigarragako Astigar Dantza Taldea.

14:00. Inauteri bazkaria herriko pilotalekuan txarangaz alaiturik.

Ondoren. Zozketak eta herri kirol erakustaldia: Karmele Gisasola Zelai III, Jon Gisasola Zelai IV eta Mikel Agirreren eskutik.

19:30. Ijitoa errez, inauteri amaiera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!