2020/02/15 07:00

Lizartzako Inauteriak

Lizartzako Inauteriak
Lizartza

07:00. Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin. Diana abestuz hasiko da inauteria.

07:30. Puske biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik.

10:00. Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko.

12:00. Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Joxe Mariko aparkalekutik.

13:30. Inauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denok elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian.

18:00. Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta Lizartzako talogileak egindako taloak jateko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!