Lidertzan sendotu dira Jaka eta Zabaleta

Tolosaldeko Ataria 2019ko abenduaren 28a

Bengoetxea VI.ari eta Mariezkurrenari gailendu zitzaizkien, atzo, Tolosako Beotibarren.

Gabon giroko partida hartu zuen Beotibarrek, eta ikusleek giroaren pare gozatu zuten partidaz; eskualdeko pilotariak, gainera, garaipena eskuratu zuen. Erik Jaka eta Jose Javier Zabaleta lidertzan sendotu ziren atzoko garaipenarekin, eta txapelketako hurrengo fasera zuzenean sailkatzeko hautagai nabarmenetako batzuk dira. 

Bengoetxea eta Mariezkurrena partidan sartuta izan ziren ia uneoro, baina haien akatsek eraman zituzten, besteak beste, porrotera; atzokoarekin, txapelketako bosgarrena. Kontrara, Jakak eta Zabaletak bosgarren garaipena erdietsi zuten atzo, bi pilotarien lan zehatzari esker. 

Gaur, Iruñeko Labriten izango da binakako txapelketako partida, Ezkurdia-Martija eta Laso-Albisu bikoteen artean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!