Bihar emango diote hasiera kultur eskaintzari Lizartzan

Tolosaldeko Ataria 2019ko aza. 20a, 11:58

Benito Lertxundiren kantagintzaren errepasoa eginez hasiko dute kulturaldia, bihar, 19:00etan; hurrengo egunetarako ere ekitaldi ugari antolatu ditu udalak.

Prest dute kulturaldia lizartzarrek. Bihar ekingo diote eskaintzari eta Euskararen Egunerako, abenduaren 3rako antolatu dituzte azken egitasmoak.

Larunbatean Leringo Alconde bodegara irteera antolatu dute, eta aurrez izena eman beharko da udaletxean. Izena ematearekin batera 35 euro ordaindu beharko dira, eta prezio horrek barne hartuko ditu bodegako bisita eta bazkaria. Autobusa doan izango da. Irteera orduan 10:00etarako jarri dute Joxe Mariko aparkalekuan, eta 20:00etarako Lizartzara bueltatzea aurreikusi dute.

EGITARAUA

Azaroak 21, osteguna

19:00. Benito Lertxundi musikariaren kantagintzaren errepasoa, udal aretoan, Imanol Artola Felix-en eskutik.

Azaroak 22, ostirala

19:30. Felipe Uriarteren eskutik, Oxigenoa euskarari 6000metroan ere dokumentalaren proiekzioa, udal aretoan.

Azaroak 23, larunbata

10:00. Bodegas Alcondera irteera (Lerin, Nafarroa).

Azaroak 24, igandea

12:00. Truke azoka, plazan. Trukatuko al ditugu?

Azaroak 25, astelehena

19:00. Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Hausnarketarako zenbait gako hitzaldia, Esmeralda Caballeroren eskutik.

Azaroak 28, osteguna

19:00. Zirriborro antzerkia, udal aretoan, Badut Taldea konpainiaren eskutik.

Azaroak 29, ostirala

22:00. Ainhoa Larrañagaren kontzertua, udal aretoan.

Azaroak 30, larunbata

20:00. Txikiren bakarrizketa: 40 urte eta aldapan bera niek, udal aretoan.

Abenduak 3, asteartea

Euskararen Eguna

17:00. Hitzen zaindaria.

18:00. Ipuin kantatuak. Kontu-konta-kantaldiak.

19:00. Afari merienda.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!