Igandean lau eta erdiko txapelketako partida jokatzekoa zen Tolosako Beotibarren. Hirugarren eta laugarren postuak erabaki behar ziren Jaka eta Lasoren artean. Lizartzarra, ordea, ez dago jokatzeko moduan. Gaur goizean egin du proba Beotibarren. Ezker eskua hobeto sentitu du, baina ez partida jokatzeko moduan.