Erik Jakak bihar erabakiko du igandean jokatu edo ez

Ataria 2019ko azaroaren 7a

Lau eta erdiko txapelketaren hirugarren eta laugarren posturako partida jokatzekoa da azaroaren 10ean, Beotibarren. Gaur goizean aukeratu dituzte pilotak lizartzarrak eta Unai Lasok. 

Ezkerreko eskua ukiturik dauka Erik Jakak. Ezkurdiaren aurkako partida minbera amaitu zuen, eta oraindik ez daki igandean jokatzeko moduan egongo den edo ez. Hirugarren eta laugarren posturako partida horretarako pilotak gaur aukeratu dituzte Beotibarren. Jaka eskuinarekin aritu da pilota kolpatzen, ezkerra mindurik baitu. Bihar erabakiko du iganderako prest egongo den edo ez. Goizean entrenamendua egingo du eta hor hartuko du erabakia. 

Tolosa

2019/11/10 17:00

Victor - Imaz

P.Etxeberria- Ladis Galarza


Jaka

Laso


Arretxe II - Aranguren

Retegi BI - O.Etxebarria

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!