Bihar izango da azken eguna eski ikastaroan izena emateko

Ataria 2019ko urriaren 30a

Lizartzako Udalak Gaztematikarekin batera, eski irteera antolatu du Astunera, 2002 eta 2007 urte artean jaiotakoentzat, abenduaren 27 eta 28rako. Monitoreen laguntzaz, maila guztietarako klaseak jasotzeko aukera izango da; 50 euro ordaindu beharko dira, eta bihar amaituko da apuntatzeko epea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!