Biharko arratsalde erditik aurrera, Gau Beltza ospatuko dute Lizartzan. 18:30ean ipuin kontaketa izango da liburutegian, eta ondoren, eskulanak, beldurrezko ibilbidea eta gaztaina jatea izango dituzte. Eskolak, liburutegiak eta herriko gurasoek hartu dute guztia antolatzeko ardura.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?