Josteko tailerra antolatu dute Lizartzan

Ataria 2019ko urriaren 30a

Eskuz zein makinaz josteko oinarrizko tailerra antolatu du Lizartzako Udalak. Astearteetan izango da eta bi talde egitea aurreikusi dute: bata, 16:30etik 18:00etara, eta bestea, 18:15etik 19:45era. Azaroaren 5ean hastea da asmoa, eta urtarrila bitarte iraungo du; guztira, 11 saio izango dira.

Irakasle lanetan Leire Gordo arituko da eta 60 euro ordaindu beharko dira. Materiala behar izanez gero, 15 euro gehiago ordaindu beharko dira, baina, norberak berea eman dezake gehiago ordaindu gabe. Bestalde, josteko makina ere norberak eraman beharko du, gainerakoan, izen ematerako orduan abisatu beharko da. Gaur izango da apuntatzeko azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!