Otsolarren ikastaroetan izen ematea zabalik

Ataria 2019ko irailaren 27a

Otsolar dantza taldeak prest du ikasturte berria. 2013tik 2016ra bitartean biak barne jaiotakoei euskal dantzak erakutsiko dizkiete, astelehenetan, 18:00etatik 19:00etara. 2012 urtean edo lehenago jaiotakoei, berriz, asteazkenetan, 17:15etik 19:15era. Helduen taldean plaza dantzak erakutsiko dituzte, eta inauteri dantzak ikasteko aukera ere izango da. Izena eman nahi duenak 685 76 54 77 telefono zenbakira deitu beharko du, eta ikasturteari hasiera hilaren 30ean emango diote.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!