Mendi martxara apuntatzeko aukera, gaur, Lizartzan

Irati Saizar Artola 2019ko irailaren 13a

Lizartzako plazan, Mendiz Mendi Etxera mendi ibilaldian izena emateko aukera izango da, gaur, 20:00etatik 21:00etara.

Irailaren 21ean izango da Mendiz Mendi Etxera mendi ibilaldia Lizartzan. Dagoeneko izena emateko aukera zabalik dute, kirolprobak.comwebgunean, baina, gaur izango da lehen eguna, herriko plazan egin ahal izateko, 20:00etatik 21:00etara. Plazan izena emateko gainerako egunak irailaren 16a, 18a eta 19a izango dira.

Aurten ere lau ibilbide egingo dituzte, eta guztiek izango dute helburu bera: preso lizartzarrei eta haien sendiei elkartasuna adieraztea.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!