Lizartzako jaiak 2019

Euskal dantzek harrobia dute Lizartzan

Irati Urdalleta 2019ko irailaren 8a

Tradizioari segiz, dantza soka egin dute Lizartzan. Jarraian, Otsolar dantza taldeak emanaldia eskaini du.

Dantzariak badaudela erakutsi dute beste urte batez Lizartzan. Lehenik, dantza soka egin dute eta azken urteetako jendetsuena izan da. Helduek nahiz haurrek hartu dute parte eta giro bikaina sortu dute plazan. Ondoren, Otsolar dantza taldeak emanaldia eskaini du. Dantzaz gain, aukera zabala dago Lizartzako festetan. Ikusi hemen egitarau osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!