Lizartzako jaiak 2019

Bertsotan hasi dituzte Lizartzako festak

Irati Urdalleta 2019ko irailaren 6a

Hiru eguneko festak hasi berri dituzte Lizartzan. Herriko helduen eskutik piztu da suziria.

Lizartzako festak hasi berri dira eta igandera arte ez dute etenik izango. Herriko helduek izan dute horren ardura. Jaiak adinik ez duelako, helduen izenean, Joxe Mari Zinkunegik eta Sagrario Soroak piztu dute txupina eta Zinkunegik bertsotan agurtu ditu herritarrak.

Hortik aurrera ere bertsotan jarraitu dute. Hain zuzen, bertso saioa eskaini dute Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok eta jende ugari bildu da beraiei entzuteko. Asteburu osoan izango dituzte festak. Ikusi egitarau osoa hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!