Lizartzako jaiak 2019

Gaur izango da azken eguna Lizartzako herri bazkarirako tiketak erosteko

Ataria 2019ko irailaren 4a

Lizartzako jaiak direla eta, gaur amaituko da helduen bazkarirako eta herri bazkarirako txartelak erosteko epea.

Helduen bazkaria, 60 urtetik gorakoena, ostiralean izango da, Txirrita Elkartean. Udaletxean eman beharko da izena, gaurko 14:00ak baino lehen.

Herri bazkaria, berriz, larunbatean egingo dute. 2007 urteaz geroztik jaiotakoek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 16 euro. Hauek ere gaur izango dute tiketak erosteko azken eguna.

Menua ere zehaztu dute dagoeneko. Haurrek honakoa izango dute: makarroiak urdaiazpiko eta tomatearekin, oilasko errea txip patatekin eta izozkia. Helduek, berriz: paella nahasia, oilasko errea letxuga eta tipularekin, ijito besoa, kafea eta kopa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!