Ikasturte amaiera

Ataria 2019ko uztailaren 3a

Lizartzako Hostotsa abesbatzak, urte guztian zehar prestatutako abestiak herritarren aurrean aurkeztu zituen asteburuan. Ikasturte amaierako kontzertua eskaini zuten Lizartzako elizan.

Piano, txistu, perkusio, gitarra eta biolinaz lagundutako melodiak entzuteko aukera izan zen. Guztira, hamabi abestiz osatutako emanaldia eskaini zuen Xoane Esnaolak zuzentzen duen taldeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!