Larunbatean erromeria eguna izango dute Lizartzako herritarrek

Irati Saizar Artola 2019ko maiatzaren 29a

Garaiko euskal jantziei hautsak kendu eta erromeri egunean parte hartzeko deia egin dute Lizartzako Otsolar dantza taldeko kideek. Ohitura bilakatu zaie urteko egun batez, erromeriaz gozatzearena, eta horrelaxe egingo dute, larunbatean.

Egunari hasiera dantza emanaldi batekin emango diote. 12:00etan hasiko da, eta herriko Otsolar dantza taldeko kideez gain, Oinkarikoek eta Udaberrikoek hartuko dute parte. Horren ostean, 13:00ak aldera, herritar guztiei zuzendutako plaza dantzak egingo dituzte.

Festarekin jarraitzeko, herri bazkaria egingo dute 14:30ean. Txartelak salgai daude herriko tabernan eta dendan, osteguna bitarte. Ondoren, kantatzeko aukera izango da herriko musikarien eskutik. Arratsaldean, 18:00ak inguruan, erromeria izango da Gari eta Iñakirekin, eta sagardo eta pintxo dastaketarekin amaituko dute eguna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!