Lizartzako lehen kaleko umeen festa

Ataria 2019ko maiatzaren 25a

Lizartzan Estrata izan zen herriko lehen kale gunea. Egungo plaza eliza, udaletxea, eskolako eraikina eta soroa zenean, kale nagusia Estratan zegoen. Bertako bizilagun batek, Fernando zenak, beti esaten zuen Estratako Festak egin behar zirela. Hil ondoren auzotarrek bere ideia hartu eta lehen aldiz egin dituzte gaurkoan.

Txupinazoa eta dianaren ondoren hamaiketakoa egin dute Estratan. Toka Txapelketaren ondoren, bertso poteoan ibili dira Estratan barrena. Beñat Iguaran izan da bertsolari bat, eta bestea, Altuna. Izenik gabekoa izan arren, errimaduna da lizartzarra eta bertsotan ederki moldatzen dela erakutsi du. Bazkaria eguraldiagatik frontoian egin dute, 140 lagunek. Arrakasta handia, "festetan ere kosta egiten zaigu horrenbeste elkartzea". Joxe Ramon txiste kontalaria bertan izan dute. Arratsaldean, mus txapelketa, garai beteko ume jolasak eta sagardo dastatzea Araitzko trikitilariekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!