Izaro Zubiria Ibargurenek Neiker Sari Berezia irabazi du

Ataria 2019ko maiatzaren 16a

Izaro Zubiria Ibarguren, eskuinetik hasi eta laugarrena

CAF-Elhuyar sariak banatu dira; Lizartzan bizi den gazteluarrak lehen sektoreari dagokion sari berezia jaso du Esnea ekoizteko, bertako ala kanpoko proteina erabili? lanarengatik.

Zientziaren eta teknologiaren mundua gizarte osoarekin lotzeko asmoa dute CAF-Elhuyar sariek. Aurtengoa 25. edizioa izan da eta Igo trenera! lelopean banatu dira sariak. Helburua ondorengoa da: zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea.

70 lan jaso dira aurten, eta parte-hartzaileen artean genero-oreka egon da. Epaimahaikideek saritu dituzten lanean artean Izaro Zubiria Ibargurenena dago. Lehen sektoreko lanak saritzea helburu duen Neiker Sari Berezia jaso du Zubiria Ibargurenek, Esnea ekoizteko, bertako ala kanpoko proteina erabili? lanarengatik. Lan hori ere dibulgazio-artikulu orokorren kategoriakoa izan da, eta, epaimahaikideen arabera, oso ondo azalduta dago, era garbi batean, nahiz eta atzean ikerketa-lan handia izan, eta abeltzaintzaren benetako arazo bati erantzun nahi izatea ere goraipatu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!