Apirilaren 6an bertso afaria egingo dute Txirrita elkartean

Ataria 2019ko martxoaren 14a

Lizartzako Txirrita elkartean bertso afaria antolatu dute apirilaren 6rako. Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariak arituko dira giroa alaitzen.

Elkartean bertan edota udaletxean eman daiteke izena, eta 30 euro balio du txartelak. Ordainketa izen ematearekin batera egin beharko da, eta edonorentzat da irekia, hau da, ez da beharrezkoa izango elkarteko bazkide izatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!