Tripa beteta, festan jarraitzen dute lizartzarrek

Irati Urdalleta 2019ko otsailaren 24a

Frontoia bete da bazkatzeko eta era guztietako mozorroak ikusteko aukera egon da.

Txarangak lagunduta iritsi dira lizartzarrak frontoira eta garbantzuak eta txekorra bazkalduz eutsi diote urteroko tradizioari. Era guztietako mozorroak aukeratu dituzte eta festaz gozatu dute haur zein helduek. Izain ere, goizetik egon da horretarako aukera dantzariak kalean ibili baitira puska biltzen. Arratsaldean ere festak ez du etenik izango eta Txan Magoaren ikuskizun berria izango dute. Inauteriak 19:30etan amaituko dira plazan ijitoa errez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!