Batzuk goizetik mozorroan sartuta, besteak gauerako iritsiko dira

Ataria 2019ko otsailaren 23a

Inauteriak ospatzen ari dira Lizartzan. Goizean, kalean barrena kalejiran ibili dira txaranga eta guzti. Puska-biltzera joan direnekin bazkarian elkartu dira.

18:00etan, kalejira berria egin dute karroza eta konpartsekin. Plaza aldera joan dira, eta bertan, iluntzean, sagardoa eta taloaz eguna borobiltzeko asmoa azaldu dute. Goizean mozorroaren barruan sartu ez denak orduan izango du aukera, izan ere, paperean gaueko hamabietan sartuko dela esan duenik izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!