Hasi dituzte Lizartzan inauteriak

Irati Saizar Artola 2019ko otsailaren 16a

Antzerki, dantza, abesti eta bazkariarekin hasi dituzte inauteriak, Lizartzan.

Negar zotinak entzun dira 12:00etan Lizartzako herri inguruan. Antzerki taldekoek egin dute gehienbat negar, txekorra azken aldiz ikusiko baitzuten. Urteetako ohitura antzeztuz eman diete hasiera lizartzarrek. Otsolar dantza taldekoek azaldu dutenez, gaurkoa, "inauterien sarrera bat izan da, datorren asteburuan egun osoagoak ditugu". 

Bertso batzuk abestu, eta Otsolar dantza taldekoek emanaldia eskaini dute herriko frontoian. Bien bitartean, begira zituzten herritarrak, eta tarten, herriko nagusiak ere bai. Dantza emanaldiak iraun duen bitartean, gibelen pintxoak banatu dituzte. Horren ostean, Lizartzako abesbatzakoen txanda izan da; abesti batzuk kantatu dituzte.

Emanaldiaren ostean, parte hartzaile guztiek batera bazkaltzeko aprobetxatu dute. Bazkaria, Otsolar dantza taldeak antolatu du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!