Urte Zaharreko Krosak 2018

Lasterketa ondoren, txokolate beroa Lizartzan

Asier Imaz 2018ko abenduaren 21a

17:00etan hasiko da Otsabio Kirol Elkarteak antolatzen duen San Silvestre lasterketa Lizartzan.

Aurtengoa 13. edizioa izango da eta haur nahiz helduek izango dute bertan parte hartzeko aukera. Ondorioz, Otsabio KE-koek bi ibilbide prestatu dituzte. Laburra haurrentzat egokitua izango da, eta luzea, 3 kilometrokoa, helduena izango da.

Lasterketa amaieran parte hartzaile guztientzat txokolatea egongo da, elkartean. Otsabiotik lizartzar guztiak eta inguruko herrietakoak urteko azken eguneko lasterketan parte hartzera gonbidatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!