Celes Alvarez hil da, 'Naparra'ren ama

Ataria 2018ko azaroaren 29a

Argazkia: Juan Carlos Ruiz / FOKU

Urtero familiak Lizartzan duen Igarola baserrian izaten zen Celes Alvarez, herritarrek Joxe Miguel Etxeberria Alvarez Naparraren desagerpena gogoratzeko egiten duten ekitaldian.

"Badakit Jose Migel hila dela, baina aurkitu egin behar dut, bestela sekula ez dut itxaropena galduko. Eta orain arte atxilotuta, nonbait ezkutatuta, eduki izan balute?". Celes Alvarezen hitzak dira. Bere seme Jose Miguel Etxeberria Naparraz ari da. 38 urte egin ditu Alvarezek haren bila, 1980ko ekainaren 11n Ziburutik eraman zutenetik. Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea izaki, atxilotuta zutela uste izan zuten lehenik; baina Baionako polizia etxean ez zegoela egiaztatuta, bestelako susmoak piztu ziren.

Jarraitu Berrian irakurtzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!