Erik Jaka berriro ere min hartuta

Asier Imaz 2018ko urriaren 10a

Julen Retegik hartuko du lau eta erdikoan lizartzarraren lekua, ligaxkan

Erik Jakak berriro ere min hartu du. Uda guztia lesioagatik geldirik egon ondoren, lau eta erdiko txapelketan itzuli zen kantxetara. Asteartean, ordea, entrenatzen ari zela berriro lesionatu zen. Mediku azterketak giharretan lehen graduko lesioa duela erakutsi zuen, eta ondorioz, Jakak gutxienez bi astez egon beharko du geldirik.

Aspe enpresak jakitera eman zuenez, lau eta erdiko txapelketan Julen Retegik hartuko du Erik Jakaren lekua, final-laurdenetako ligaxkan.

Lesioarekin dabilen beste eskualdeko pilotaria Jokin Altuna da. Astelehenean Olaizola II.aren aurka jokatzekoa da amezketarra, Tolosako Beotibarren. Ostiralean erabakiko du partida jokatzeko moduan den edo ez.

Promozio Mailan, Jon Ander Peñak Bakaikoaren aurka jokatuko du. Partida hori Legution jokatuko da ostiralean, 17:30ean hasiko den pilota jaialdiaren barruan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!