Lizartzako jaiak 2018

Tradizioari lotuta

Ataria 2018ko irailaren 8a

Lizartzako jaietan, urtero-urtero, Amabirjinaren egunez izaten dute Dantza Soka. Tradizio handiko ekitaldia da eta berezia da, inauterietako dantzak bezala.

Gutxienez 1.925 urtetik dantzatzen da Dantza Soka Lizartzan Amabirjinaren egunean, irailaren 8an, alegia. Ordutik dantzak berak edo janzkerak izango zituen gorabeherak segur aski, baina modu batera edo batera tradizioari eutsi diote lizartzarrek.

Ez da Dantza Soka dena den, jaietako ekitaldi bakarra. Egunak luze joko du oraindik Lizartzan, eta bihar ere izango dituzte ekitaldiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!