Lizartzako IV. Mendiz Mendi Etxera mendi ibilaldirako izen ematea

Tolosaldeko Ataria 2018ko ira. 4a, 14:26

Proba irailaren 22an izango da eta izena hilaren 14, 17, 19 eta 20an eman ahal izango da, 20:00etatik 21:00etara, plazan.

Lizartzako Mendiz Mendi etxera mendi ibilaldiak paraje ederrez gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, «bertokoak diren baino preso dauden herritar eta euren senideei elkartasuna adierazteko» aukera emango du. Proba irailaren 22an izango da eta izena www.kirolprobak.com webgunean eman daiteke, edota hilaren 14, 17, 19 eta 20an Lizartzako plazan 20:00etatik 21:00etara jarriko duten gunean.

Aurtengorako bi ibilbide berri daude aukeran; gazteei zuzendutako 10 kilometroko ibilbidea eta familia giroan txikiekin egin ahal izango den 3 kilometrokoa. Haurrek ere kontrol txartela izango dutela esan dute antolatzaileek, eta gazteei zuzendutakoan komeni dela helduek ere parte hartzea. Gainontzean ibilbide luzeak 35 kilometro izango ditu 2.200 metroko desnibel positiboarekin eta ertainak 18 kilometro izango ditu, 1.100 metroko desnibel positiboarekin.

Lau ibilbideetan hainbat kontrol gune jarriko dituzte jatekoa eta edatekoa jarriz. Aurreko urteetan bezala aurten ere mendizale zein herritarrentzat arroza prestatuko dute eta umeek makarroiak izango dituzte.
Parte hartzaile guztien artean opariak zozkatuko dituzte eta umeek euren txokoa ere izango dute, puzgarri zein ohe elastikoekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!