Lizartzako Hostotsa abesbatzaren kontzertua, larunbatean

Tolosaldeko Ataria 2018ko mai. 15a, 10:45
2015ean sortu zuten Hostotsa abesbatza.

Hostotsa abesbatzak emanaldia eskainiko du larunbatean, hilak 19, Lizartzako elizan 20:00etatik aurrera, Ereñotzuko Ozenki abesbatzarekin batera.

Hostotsa abesbatzak Jesus Mari Esnaola Xoane zuzendariak sortutako Zure itsasoa ikusiko balitz eta Zuregana noa abestiak eskainiko ditu, Xoanek moldatutako Benito Lertxundin Itzaltzuko bardoa, eta herrikoiak diren Sagarra jo! (Kalakan) eta Maitia nun zira (J. Uruñuela). Pianoan Garazi Esnaola ariko da, bibolinan Ismene Urkiza, gitarran Txema Murgialdai, txalapartan Iñaki A. eta Txema Murgialdai, eta perkusioan Manex eta Beñat Bengoetxea.

Ereñozuko Ozenki abesbatzak ere, Imanol Kamio Etxeberriaren zuzendaritzapean, Xoaneren bi abesti eskainiko dituzte; Gure aita eta Herriminez, eta horiez gain, Leonard Cohenen Hallelujah eta Norman Tailorren Gospel Train eskainiko dituzte, besteak beste.

Bi abesbatzak batera ere ariko dira. Sarriegi eta Mokoroaren Ilunabarra; Lesbordesen Kantuz; Artze, Laboa eta Bustoren Txoriak Txori eta Sorozabalen Kalez Kale abestuko dituzte. Iñaki Azpiroz, Mateo Zubeldia, Ekaitz Hurtado eta Manex Bengoetxea ariko dira txistuarekin.

Lizartzako Hostotsa abesbatza 2015eko udazkenean sortu zen. Partaide gehienak herriko Isk&bila txarangako kideak dira eta gaur egun, 15 ahots eta hainbat musikarik osatzen dute taldea. Jesus Mari Esnaola Xoanek zuzentzen du korua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!