Eguraldi bustiari, musika

Ataria 2018ko maiatzaren 12a

Lizartzako Txirrita elkartean 40. urteurrena ari dira ospatzen. Bazkari legea egingo dute, 1978. urteko inaugurazioan egin bezala, baina horretaz gain, herria girotzeko saiakera ere egin dute, nahiz eta eguraldiak ez dien lagundu.

Isk&bila txarangak eman dio hasiera Lizartzako plazan dagoen Txirrita elkartearen urteurren jaiari. Elkartean bildu eta musikarekin alaitu dute goiz bustia. Bazkaldu eta gero, toka txapelketa egingo dute, plazan, 18:00ak aldera, eta bukatzeko, parrilla atera eta barrikote irekia egingo dute, elkartearen kanpoaldean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!