Eguraldi txarrari, musika eta dantza

Ataria 2018ko otsailaren 2a

Lizartzako Eskolako haurrek Eguraldiaren ondorioz, ezin izan dute kalejirarik egin, baina frontoian dantza ikuskizuna eskaini dute.

Munduko musika estilo eta dantzak aukeratu dituzte mozorro gisa, eta lau taldetan banatuta leku bakoitzeko ohiko dantza interpretatu dute.

Gaztetxoenak, esate baterako, errusiarrez mozorrotu dira. Arabiarrak izan dira hurrengoak, eta Del pita pita del ezagun egin zen abestiarekin arabiar dantza egin dute. Gero, sanba erritmora dantzatu dute, Euskal Herria Tropikala ere badela erakutsiz. Rap doinuekin amaitu dute ikuskizuna. Horrelakoa da (inauteri) bizitza, Lizartzan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!