Zuhaitz bat auto baten gainera erori da Lizartza eta Txarama artean

Ataria 2018ko urtarrilaren 6a

Arratsaldeko 18:30ean gertatu da istripua. Zuhaitz bat erori da errepidean, eta auto bat harrapatu du azpian. Autoaren muturra erabat txikitu du. Alegian eta Anoetan ere erori dira zuhaitzak.

Sustoa baino ez da izan, istripuan ez baita zauriturik izan. Autoan gidaria bakarrik zihoan eta bere kabuz irten da autotik. Eroritako zuhaitzak errepidearen ia zabalera osoa hartzen du eta, ondorioz, G-2135 errepidea erabat moztuta dago.

Beste bi zuhaitz ere erori dira eskualdeko errepide sarean. Bata, Alegian, Orendainera bidean, Alegiako bidegurutzetik 100 metrora, eta errepidea oztopatzen ari da. Bestea, Anoeta eta Hernialde artean. Argazkian, Alegia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!