Gaixo dauden kideei elkartasuna, Sevillako espetxean

Ataria 2017ko abenduaren 13a

Sevilla II espetxean dauden euskal preso politikoek borrokaldia hasi zuten pasa den urriaren 30ean gaixo dauden euskal preso politikoen eta bereziki Ibon Iparragirreren egoera salatzeko. Borrokaldia txandaka egiten ari dira eta oraingoan Lizartzako Garikoitz Etxeberriaren txanda da. Ibon Etxera Bizirik lelopean ari dira itxialdia eta baraualdia egiten.

Gutuna hau igorri du espetxetik: 

"Euskal Herrian Ibon bizirik etxeratzeko egiten ari diren mobilizazio eta eskaerekin bat eginez, astelehen honetatik aurrera (2017.10.30) espetxe honetan gauden Euskal Preso Politikoak borroka iraunkor bat hasiko dugu. Txandaka txapeoak, barauak eta janariari ukoak egingo ditugu Ibon Etxera Bizirik leloarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!