Olano bizikleta trabesia, hilaren 29an

Asier Imaz 2017ko urriaren 18a

Peña Olanok XXIX. edizioa antolatu du; Olarrainen emango zaio hasiera.

Abraham Olano Mendi Bizikleta Trabesia Herrikoiak 29 urte beteko ditu aurten. Txirrindulari ohiaren zaletuek, urriaren 29an jarri dute hitzordua. Urtero bezala, irteera eta helmuga Olarrain auzoan egongo dira, Benta Haundin. Irteera 09:30ean hartuko dute parte hartzaileek. Mendi bizikleta hartuta, Urkizun barrena itzulia egingo dute, 35 kilometro inguruko ibilbidean. Bataz besteko malda 700 metrokoa izango da, irteera puntuan amaitzeko.

14 urtetik gorakoentzat antolatu dute Peña Olanoko kideek, Oriako Txirrindulari Eskolaren laguntzarekin. Izena emateko zerrenda egunean bertan zabalduko dute Olarraingo elkartean, 08:00etatik 09:00etara. Partaideek mediku zerbitzua, laguntza mekanikoa, anoa gunea eta dutxak izango dituzte. Opariak ere zozkatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!