Bihar bukatuko dituzte jaiak eta hitzorduz betetako eguna izango dute lizartzarrek. Dianak esnatuko ditu herritarrak 09:30ean, eta ondoren, umeen pilota partidak, Otsolar dantza taldearen emanaldia, Txoborro magoaren emanaldia, mus txapelketa, apar festa eta nesken pilota partidak izango dira.