Lizartzako Mendiz Mendin izena emateko aukera

Ataria 2017ko irailaren 8a

Hirugarrenez, Mendiz mendi etxera ibilaldia antolatu dute Lizartzan, eta izen-ematea zabalik da jada. Irailaren 23an izango da, eta hiru ibilbide egiteko aukera izango da: 35 kilometrokoa, 2.200 metroko desnibelarekin; 18 kilometrokoa, 1.100 metroko desnibelarekin; eta, 3 kilometrokoa, familian egiteko. 

Internetez www.kirolprobak.com atarian eman daiteke izena eta, bestela, Lizartzako plazan, irailaren 15, 21 eta 22an ere aukera izango da, 20:00etatik 21:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!