Lizartzako jaiak 2017

Lizartzako jaietako egitaraua

Ataria 2017ko ira. 6a, 10:00

Ostiralean hasiko dira Lizartzako festak; Kataluniatik etorritako hiru lagunek eta Lizartzako Gure Esku Dagoko kideek jaurtiko dute suziria.

Ostiral gauean botako dute txupinazoa, eta Kataluniako prozesu independentistari babesa emateko, Kataluniatik etorritako hiru lagunek eta Lizartzako Gure Esku Dagoko kideek izango dute horretarako ardura.

Aurreko urteetako antzeko egitaraua antolatu dute, baina bada berrikuntzarik. Eider Mintegi Lizartzako festa batzordeko kideak azpimarratu duenez, emakume pilotarien esku-pilota partidak jokatuko dituzte lehen aldiz igandean: Maialen Ganzarainek eta Araitz Eizagirrek jokatuko dute Nagore Aramendiren eta Naroa Agirreren aurka; ondoren, Maddi Unanue eta Eneritz Arrieta lehiatuko dira Alaitz Badiolaren eta Oihana Orbegozoren kontra.

Horretaz gain, aurten izena aldatu diote herri bazkariari. Euskal garagardo bazkaria egingo dute; Boga euskal garagardoa dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Berrikuntzak eta urtero-urtero falta ezin duten ekintzak; denak dira beharrezko herrian festa giroa jartzeko.

 

EGITARAUA

Irailak 8, ostirala.

9:30. Diana Lizardi txistulariekin.

13:30. Helduen bazkaria.

20:00. Umeen danborrada.

21:30. Herri afaria.

00:00. Txupinazoa.

00:05. Helduen danborrada.

01:00. Kontzertua Zesuma taldearekin.

 

Irailak 9, larunbata

10:00. Diana Karobitxulo taldearekin.

11:30. Umeen jolasak.

13:00. Poteoa Lizartzako gaiteroekin.

14:00. Euskal garagardo bazkari a bertsolariz lagunduta.

18:00. Dantza soka

18:30. Sagardo dastaketa.

20:30. Kalejira.

21:30. Herri afaria.

22:30. Zezen suzkoa.

23:30. Kontzertua: Zirkinik Bez.

 

Irailak 10, igandea

9:30. Diana Lizartzako gaiteroekin.

11:00. Umeen pilota partidak.

12:00. Otsolarren dantza emanaldia.

16:30. Txoborro magoa.

17:00. Mus txapelketa.

17:30. Apar festa.

18:00. Nesken pilota partidak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!