Kristikin eta dantza, Lizartzan

Ataria 2017ko ekainaren 3a

Erromeri eguna dute gaur Lizartzan. Eguraldi txarragatik frontoian egin behar izan dituzte goizeko emanaldiak eta Otsolar dantza taldekoekin batera aritu dira Oinkari eta Udaberrikoak. Arratsaldean erromeria eta sagardo dastaketa izango dira.

Bosgarren aldia da erromeri eguna egiten dutela Lizartzan, bere garaian herrian egiten zuten Dantzari Txiki egunari buelta bat eman nahian. Udalak eta Txirrita elkarteak laguntzen dute Otsolar dantza taldearen ekimena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!