Erromeria Eguna larunbatean, bosgarrengoz

Ataria 2017ko ekainaren 1a

Lizartzako plazan erromeria doinuak nagusituko dira Otsolar dantza taldeak bultzatuta; antolatzaileek euskal jantziekin parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Garai bateko Dantzari Txiki Egunari buelta eman, eta Erromeria Eguna egiten hasi ziren orain bost urte Otsolar dantza taldeko kideak, udalaren eta Txirrita elkartearen laguntzarekin.

Egunari Amasa-Villabonako Oinkariren, Tolosako Udaberriren eta Lizartza bertako Otsolar dantza taldekoen dantzariek emango diote hasiera 12:00etan. Herri bazkaria ere egingo dute eta gaur da txartelak erosteko azken eguna. Herriko taberna eta dendan erosi daitezke.

Ekainak 3, larunbata

12:00. Dantza emanaldia, plazan.

13:00. Plaza dantzak.

14:30. Herri bazkaria eta ondoren, kantu saioa herriko musikarien eskutik.

18:00. Erromeria Bide Batez taldearekin.

19:00. Sagardo eta pintxo dastatzea Adunako Aburuza, Lizartzako Goikoetxea, Adunako Zabala, Astigarragako Lizeaga, Hernaiko Rufino eta Hernaniko Alberro sagardotegiekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!