163 partida jokatu ditu Erik Jaka pilotariak Asperekin, lau urteko ibilbidean. Gaur goizeko hitzarmena eta gero, gutxienez 2020ra arte Eibarko enpresarekin jarraituko du lizartzarrak. Promozio mailan hiru txapela ditu: binakakoen bi, 2014 eta 2015ean, eta lau t'erdian bat, 2016an.