Lizartzako eskolak ekitaldiz betetako astea du aurretik

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko maiatzaren 17a

Eskolaren Astea antolatu dute; gaur 19:00etan jaialdia egingo dute eta ostiralean Asteasura eta Donostiara joango dira.

Lizartzako eskolak ekitaldiak antolatu ditu aste honetarako. Astelehenean hasi zuten Eskolaren Astea eta ostirala bitarteko ekitaldiak izango dituzte, tartean urtero egiten duten bizikleta festa eta ikasle, guraso zein irakasleak biltzen dituen afari merienda.

Atzo ez zuten ekitaldirik egin, hala ere, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Hezkuntza Publikoan deitutako grebarekin bat egin baitzuten.

Ekitaldietako batzuk eskolan bertan izango dira eta beste batzuk, plazan. Ostiralean egun pasa egingo dute HH zein LHko ikasleek.

 

EGITARAUA

Gaur, hilak 17

19:00. Jaialdia, plazan.

Bihar, hilak 18

14:15. Haur Hezkuntzakoen bizikleta festa izango dute eta Lehen Hezkuntzakoek mendi irteera eta pista jokoa egingo dituzte.

19:00. Afari-merienda, plazan.

Etzi, hilak 19

Egun pasa. Haur Hezkuntzakoek Asteasura irteera egingo dute eta Lehen Hezkuntzakoak, Donostiako Txuri Urdinera joango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!