Gutuna: "NANa bai, eta EHNA ez?"

Tolosaldeko Ataria 2017ko martxoaren 21a

Lizartzan, gure herrian, ezin izan dugu boza eman Euskal Estatuaren alde... zergatik eta EHNA-rekin soilik identifikatu nahi izan dugulako.

Gure nortasunaren aldeko ekimen batean, espainiar bezala identifikatu behar omen da. Ordenagailuak, NANeko zenbakia baino ez omen zuen onartzen. EHNArekin joan nahi izanez gero, errolda-agiria eraman behar zen. NANarekin joanez gero, aldiz, nahikoa zen. Euskal nortasuna erakutsi ahal izateko, lan gehiago hartu behar omen dugu: udaletxera joan, errolda-agiria atera... Eta gero ez ahaztu etxean, noski, bozkatzera zoazenean.

Eta, hori guztia zertarako, kontrolerako ordenagailuak NANaren zenbakia baino ez badu onartzen? EHNAren zenbakirik ezin sartu, botoaren erregistroan. Hori guztia zerbaiten adierazle ote, edo pasadizo hutsa? Espero dezagun pasadizo bat baino ez izatea.

Koldo Alaña.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!