Mozorro festa aparta

Ataria 2017ko otsailaren 18a

Hainbat herritar animatu dira mozorrotu, eta euren emanaldiak egitera Lizartzako inauterietan. Haur, eta heldu, zahar eta gazte, ederki girotu dute herriko plaza.

Goizean zehar txantxo eta dantzariak aritu dira puska biltzen, eta herrira iristean Lizartzako Isk&Bila txarangarekin iritsi dira plazara. Herriko txarangak ere ederki girotu du goiza.

Gaur, bazkal ostean, 18:00ak aldera gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko. Bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta Lizartzako talogileak egindako taloak jateko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!