Lizartzarrak pilotalekura gerturatu dira gaur eguerdian, orain 24 urte inauteriei hasiera emateko egin ohi duten parodia ikusteko. Aurten pilotalekuaren atarian hasi da festa, bertan bildu dira inauterietako izendatutako zazpi agintari bereziak, Gibelaren Kofradiakoak, txekorra ez hiltzearen aldekoak... eta herritarrak, noski.
Frontoira sartu eta musikaz lagunduta Otsolar dantza taldekoen dantzak ikusteko aukera egon da. Inauteri giroan eta gibel pintxoa zahatoaren laguntzaz dastatuz eman dute goiza. Emanaldian parte hartutako guztiek elkarrekin bazkalduko dute, eta eguna kantu jira batekin amaituko dute. Inauteri kanta propioak dituzte Lizartzan, eta horiek 19:00etatik aurrera kantatuz agurtuko dute gaur, gibel jatearen larunbata. Datorren asteburuan jarraituko du jaiak.