Errege magoen desfileak 2017

Musika eta dantzariekin egin diete harrera Lizartzan

Ataria 2017ko urtarrilaren 5a

Lizartzan ere menditik jaitsi dira herrigunera errege magoak. Kalejira egin dute musikaz lagunduta eta frontoira iristerakoan dantza ere egin diete. Urduritasuna izan da nagusi lizartzako haur eta gazteengan ere, baina ez dute huts egin eta opariak eskatzeko aprobetxatu dute errege magoen bisita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!