Eraul eta BiHozkada taldeen kontzertuak, bihar, Lizartzan

Rebeka Calvo Gonzalez 2016ko azaroaren 24a

Argazkia: BiHozkada taldea

Udalak antolatu ditu emanaldiak, Txirrita Elkartearekin elkarlanean; 22:00etan hasiko da emanaldia, pilotalekuan.

BiHozkada eta Eraul taldeen kontzertuak egongo dira bihar, Lizartzako pilotalekuan, doan, 22:00etatik aurrera.

BiHozkadakoek Bi Hozkada diskoko abestiak eskainiko dituzte. Izaera eta estilo ezberdinetako kideak direla diote eta euskarazko kantu gogorrago zein goxoagoak sortzen dituztela. Pop-rockera gerturatzen direla diote.

Lau kidek osatzen dute taldea eta horietako hiru eskualdekoak bertakoak dira: Tomas Lizardi alkizarrak gitarra eta ahotsa jartzen ditu bertan, Nahikari Calleja anoetarrak baxua eta Amasa-Villabonako Iñaki Lizasok ahotsa eta gitarra.  

Eraulek, bere aldetik, hiru abestiz osatutako maketa bat du kalean, baina Lizartzan abesti gehiago ere joko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!