Lizartzako jaiak 2016

Dantzak lotu ditu

Ataria 2016ko irailaren 10a

Dantza sokaren txanda izan da gaur, Lizartzan. Herritarrez inguratuta egin dute dantza plazan. Herritar batzuk plazara gerturatzera kostatu zaie, baina azkenean soka luzatu eta talde polita osatu dute. Herri afariaren txanda da ere gaurkoa, eta jaiak bihar bukatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!