Lizartzako jaiak 2016

Festak, irribarreen puzgarri

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko irailaren 9a

Bazkalondoa puzgarriekin biribildu dute haur eta gaztetxoek, Lizartzan.

Asteburu luzea egokitu zaie, aurten, lizartzarrei, jaiak ospatzeko. Eta, egiazki, ezin hobeto probesten ari dira festak, larunbat itxurako ostiralari lasai ekin baitiote, bezperako ajeak errekuperatuz.

Bazkalondoan batzuk siestan zeuden bitartean, beste batzuek frontoia izan dute aterpe, kolore eta jauziek unibertsoan sartu baitira, neska-mutil lizartzarrak. Bazen ohe elastikoetan arratsalde osoa pasatuko zukeenik, eta baita puzgarrien joan-etorri goxoetan etzanda orduak pasatzeko gogoa piztu zaionik ere.

Gauza bat dela edo bestea dela, frontoira bertaratu diren guztiek puztu zaie irribarrea aurpegian, eta ez dute zalantzarik izan TOLOSALDEKO ATARIAko kameraren aurrean jartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!