Herritar ugari bildu da Lizartzan dispertsioaren ondorioak salatzeko

Ataria 2016ko ekainaren 13a

Irudian, gaur Lizartzako plazan egindako elkarretaratzea.

Iluntzean elkarretaratzea egin dute Lizartzan, Aitor Agirrebarrena euskal preso politikoaren senideek bisitatik bueltan izandako istripua dela eta, dispertsioa salatzeko

Atzo, igandea, izan zuten bere gurasoek bisitatik bueltan istripua. Senideak ondo daudela jakinarazi dute elkarretaratzean, baina autoak golpe handia du.

Llizartzarra Cadizeko Puerto III espetxean dago egun, Lizartzatik 1015 kilometrotara, eta senide eta lagunek astebururo errepidean jarrita hainbeste kilometro egin beharrak izan ditzakeen ondorioez ohartarazi nahi izan dute, gaur, Era berean, gogorarazi dute hurrengo asteburuan berriro ere Agirrebarrenaren senide eta lagunek, eta gainerako euskal preso politikoen senideek berriro ere errepidean jarri beharko dutela minutu batzuz euren gertukoekin egoteko.

Hain zuzen ere, euskal preso eta iheslarien senide eta lagunek osatzen duten Etxerat elkarteak salatu du honakoa 2016an dispertsioak eragindako bosgarren istripua izan dela, eta hil honetan bertan gertatzen den hirugarrena dela.

Hala nola, asteazkenean agerraldia egingo du elkarteak istripua salatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!