Euskal preso eta iheslari politikoen senideek osatzen duten Etxerat elkarteak salatu du dispertsioak 2016an eragindako bosgarren ezbeharra dela honakoa: "Senideek derrigorrean inposaturik euren bizitza eskubidea gauzatzeko egin behar dituzten bidai luzeen osteko urteko bosgarren ezbeharra". Gogoratu behar da, Etxeraten datuen arabera hamasei direla bisitetara bidean edo bueltan errepideetan hil diren presoen senide eta lagunak.
Aipatu bezala, gaur, 20:00etan Lizartzako plazan elkarretaratzea deitu dute "dispertsio politikaren ondorioak" salatzeko. Era berean, Etxeratek prentsaurrekoa burutuko du asteazkenean "dispertsio politikaren arriskua" salatzeko, eta Euskal Herriko hiriburuetan ere elkarretaratzeak deitu ditu:
- Donostia: asteazkena, ekainak 15, 19:00etan, udaletxe ondoan, bulebarrean.
- Iruñea: astelehena, ekainak 13, 20:00etan, Alderdi Popularraren egoitza parean.
- Gasteiz: astelehena, ekainak 13, 20:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan.
- Bilbo: asteartea, ekainak 14, 19:00etan, Arriagan.